Kaixo irakurleak!
Ongietorria ematen dizuegu gure txoko digital txiki honetara. Lehendabizi gure burua aurkeztu nahi dizuegu, Gizarte Hezkuntzako graduko hiru ikasle gara, zehazki, bigarren mailako ikasleak.
Momentu honetan, familia eredu desberdinen inguruko proiektu bat burutzen ari gara, eta plataforma hau gure proiektuaren parte izango da, hau da, hemen familiaren eta familia moten inguruko informazio desberdina aurkituko duzue, esate baterako, aztertu eta ikertu ditugun familia motak zeintzuk diren, familia mota hauen parte diren pertsonen testigantzak, zehazki, bizitza istorioak, etab.
Gai honi garrantzia eman nahi diogu, hau da, ikusgai bihurtzeko pausoak eman nahi ditugu, beraz, aztertutakoa zuekin partekatzea aukera ezinobea iruditzen zaigu. Izan ere, ikusgai bihurtzea ezinbesteko ikusten dugu. Gaur egun, gure testuingurua behatzerakoan familia ereduak anitzak direla ikusi dezakegu, hau da, familia guztiak nahiko desberdinak direla argi antzeman daiteke, baina nahiz eta desberdinak izan, oraindik ere familia eredu tradizionala da gizarteak eraikitako “normaltasunaren” barne dagoen bakarra, beste familia eredu guztiak "normaltasun" horren kanpoaan utziz. Beraz, normalizaio puntu hau garramtzitsua da familia mota hauen partaideen ongizatea bermatu ahal izateko. Hau esanda, aztertutakoa zuekin partekatzen hasiko gara.