FAMILIA

Familia moten inguruan hitz egiten hasi aurretik, familia hitzaren esanahia zehaztea komenigarria da, baita elementu honek bizitza guztian zehar duen garrantzia azpimarratzea. Eustat-ek (2016), familia honela definitzen du:

Familia pertsona multzo bat da; oro har, pertsona horiek ahaidetasun-harremana izaten dute euren artean, odolezkoa edo ezkontzaren ondoriozkoa (gradua gorabehera), eta elkarrekin bizi dira etxebizitza berean. Etxebizitzan lo egiten duten mirabeak eta familia erregimenean dauden ostalariak ere familia barruan sartzen dira. Halaber, bakarrik eta pertsona bakarreko familia gisa bizi diren pertsonak ere sartzen dira definizio honetan. 

Pertsona guztiek izaten dituzten lehenengo sistema garrantzitsuenetarikoa, familia izaten da, bertan sortzen da lehenengo afektuzko harremanak eta baita pertsonen izaera sortzen laguntzen dituzten faktoreak besteak beste. Hau horrela izanik, testuinguru seguru batean heztea oso garrantzitsua da, hemen ematen diren portaerak gero besteekin erreproduzituko direlako (Martin, 2001). 

Ildo beretik, gizarteak familia mota guztiak hartu beharko lituzte kontuan, gizartea eraldatu egin den heinean, familia eredu berriak sortzen joan baitira (Galindo, 2011). Baina, orain arte ez da horrela izan, izan ere, familia tradizionala bakarrik hartu da aintzat. Hau da, familia nuklearra, bertako kide, ama, aita eta seme/alabak direlarik, baina urte guzti hauetan zehar, non geratu dira, familia monoparentalak, homosexualak, dibortziatuak…? 



Familia historian zehar


Hezkuntza formalak historian zehar paper erraza izan du familia inguruan, izan ere, gehiengoaren kasua, seme/alabak, aita eta ama biologikoarekin bizi ziren, azkenengo hauek ezkonduak egoten zirelarik. Rolen banaketa ere oso nabaria izan da, ama etxeko lanetaz eta zaintzataz arduratzen zen eta aita berriz familiaren sosteguataz arduratu behar zen, jarrera autoritario baten laguntzaz. Badaude familia eredu honetatik at geratzen zirenak baina errealitate hauek ezkutatu eta inbisibilizatu egiten ziren, familiaren uniformetasuna mantendu nahian.

Gizarteak, azkenengo hamarkadan aldaketa asko jasan ditu, baina gutxi izan dira familiaren esparruko aldaketa haina jasandakoak, alderdi honetan antolakuntzeko moduak aldatu dira, kideak eta honen kopurua, pertsona bakoitzak duen rola… Gainera, familiaren helburu nagusia, gaur egun ez da ezkontzearena, izan ere, ezkondu gabe batera bizi diren bikotekideen kopurua igo egin da (Brullet eta Torrabadella, 2003). Familia barruan ematen diren rolak ere aldatu egin dira, berdintasunaren bidea oinarri dutelarik. 

Legeetan aldaketak egotearen ondorioz, familiei dagokionez dibertsitatea areagotzea ekarri zuen. Izan ere, 1981ean, dibortzioa onartzen duen legea jartzen da indarrean, ondorioz, familia mota berriak sorrarasten dira, familia “binuklearrak”, familia konbinatuak edota berreraikiak batik bat, honek bigarrengo elkartzetik sortuak direlarik. 80ko hamarkadan, ugalketa langundua eta adopzioaren legeak sartzen dira, pertsona batek bakarrik hartzen duelarik erabakia haurraren gaian, honek Espainiako estatuan goraka ekarri zuen emakumeengan. Bestalde, Kode Zibilak aldaketa esanguratsuak jasan ditu, 2005ean, bikotekide homosexualen onarpena eratu zen eta era honetan bikotekide horien haurren egoera zibila erregulatu zen (López, Díez, Morgado eta González, 2008).



No hay comentarios:

Publicar un comentario