Aniztasun funtzionala duten familiak

Familia batzuetan kide batek edo gehiagok aniztasun funtzionala izan dezaketean ematen da. Familia mota honi buruz esan daitekeena prozesuari eta beharrei dagokio. Beraz, alde batetik, prozesuari dagokionez, familiak egoeraren berri izaten duenean, hiru fase desberdin igarotzen dute: Lehendabizi, hasierako shock-a igarotzen dute; fase honetan sinesgaitasun eta hunkipen sentimenduak agertzen dira. Ondoren, jokaera fasea ematen da; fase honetan, jasotako berria ulertzen dute eta sentimenduak aldatu egiten dira; momentu honetan, gutxiespena, antsietatea, erruduntasuna… agertzen dira. Azkenik, adaptazio eta onarpen fasea dago; fase honetan, gurasoek jada ez dute erruduntasun sentimendurik, aurrera begiratzen dute bere seme-alabaren etorkizunagatik eta familiako kide diren beste pertsonei egoeraren berri nola eman pentsarazten hasten dira (López, 2014). 


Faseak albo batera utzita, Freixa-ren (2003) ustez, familia mota honek, behar zehatz batzuk izaten dituzte; eta hauek, behar praktikoak, behar psikologikoak, eta laguntza emozionalaren beharra dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario