Kaixo! Gaurkoan familia banandu batean bizi den pertsona bat idazten dizue; nire familiaren ezaugarrien eta nire bizipenen berri emateko helburuarekin.
Nire familia nire gurasoek eta nire ahizpak osatzen dute. Bizitza guztian zehar nire gurasoen erlazioa ez da ona izan, baina ez nuen espero etortzear zegoena, askotan nire gurasoak zahartxoak eta eztabaidatzen irudikatzen nituen, baina ez zen horrela izan... 15 urte nituenean nire gurasoek, bizitza gatazkatsu baten ondoren, dibortziatzea "erabaki" zuten. Beraz, momentu horretan nire aita etxetik joan behar izan zen eta besteok etxean geratu ginen. Honen ondoren etorri zen guztia olatu bortitz baten modukoa izan zen, errealitatez buzti eta ito ninduen olatu bortitz bat. Nire familia guztiz apurtuta zegoen, izan ere, dibortzioa "egoera" txarretan egin zen.
Gaur egun, badirudi guraso dibortziatu edota banandu ugari daudela, oso normalizatuta dagoela, egoera honek ez dakarrela zailtasunik... baina hau ez da nire sentsazioa, ezta nire bizipenak islatzen duten guztia. Hau da, nire ingurua behatzerakoan ez ditut hainbeste familia bananduak ikusten, eta ikusten ditudanak ia beti beraien zailtasunak edota gatazkak dituzte.
Azken finen, guzti honek hainbat sentimendu sorrarazi dizikit, batzuetan deserosotasuna, izan ere, hasiera batean dibortzioei buruz hitz egiten zenean deseroso sentitzen nintzen, baina geroago sentsazioa hori pixkanaka joan zitzaidan. Horrez gain, hasieran ere oso jende gutxirekin hitz egiteko aukera izan nuen, hau da, nire gertuko lagunekin, geroago jende gehiagorekin hitz egiteko aukera izan dut, nire barnean egoera hori gehiago normalizatu dudalako. Bestalde, dibortzioarena ez dut askotan ezukutatu, baina baliteke batzuetan bai egitea, baina gehienbat isilpen deseroso hori ez sentitzeko.
Bestalde, hezkuntza aldetik, gauza hauek ez direla asko hitz egiten esango nuke, eta beharrezkoa dela ere bai, geroago "isiltasun deseroso" horiek desagerrarazteko, hau da, egoera hauek normalizatzeko. Horrez gain, positiboa izango litzateke irakasleek honen berri jasotzen dutenean ikastetxeko psikologoarengana joateko aukera ematea, edo norbaitekin hitz egiteko aukera ere bai, eta ez da beti horrela, nire kasuan gutxienez ez zen horrela izan.
Esandako guzti honekin amaitzen dut, espero dut beste errealitate batzuk ezagutzea lagungarria izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario