Familia homoparentalak

Familia homosexualak edota homoparentalak, sexu bereko bi pertsonen arteko erlazioekin hasten dira (Frías, Pascual eta Monterde, 2004), hemendik abiatuta, familia mota hauek seme-alabak eduki dikatzeke eta modu honetan familia handitu. Seme-alabak edukitzeko metodo desberdinak erabili daitezke, esate baterako, adopzioa edo lagundutako ugalketa teknikak.

Aipagarria da familia mota hauek pairatu dezaketen arriskuak, esate baterako, gizartearen partetik pairatu dezaketen diskriminazioa, estereotipazioa eta aurreiritziak, eta horrekin batera, seme-alabe horien estigmatizazio soziala. Baina kontuan eduki behar da, ez daudela datu zientifikorik familia hauek beraien seme-alabak hezitzeko zailtasunak dauzkatela egiaztatzen dutenik (Frías, Pascual eta Monterde, 2004).

Familia homosexualak edo homoparentaletan aipatzen den moduan, adopzioa seme-alabak izateko eta familia bat osatzeko beste aukera bat da, beraz, jarraian adopziozko familiak azalduko dira. Familia mota hauetan, bikotekide batek haur bat adoptatzen du, hau da, biologikoa ez den seme-alaba bat daukate. Baina familia mota hauek beraien artean desberdinak izan daitezke, bai adoptatzeko arrazoiengatik, bai familiaren ezaugarriengatik, edo baita beraien arteko erlazioak direla eta. Horrez gain, adoptatzeko bideak ere eragina izan dezakete (Palacios, 2001).

Bestalde, aipatzekoa da ere familia mota hauek eduki ditzaketen arriskuak. Beraz, arriskuei dagokionez, bitan banatzen dira; alde batetik, gurasoen arrisku-eragileak daude, eta arrisku horiek honako hauek dira: Gurasoen itxaropen ezegokia, hau da, haurren gaitasunak eta lorpenak gurasoek itxaroten zutenarakin bat ez datoztenean; gurasoek gatazka-egoerak konpotzeko gai ez izatea, hau ematen da haurrak kontra egiteko jarrera dutenean edota kontrola onartu ezin dutenean. Bestalde, adopziozko haurren arrisku-eragileak aurkitzen dira, arrisku hauek, adoptatua izan baino lehenago edukitako gatazka edota arazo larriekin lotzen dira gehienbat, baita ere instituzioetan denbora luzea egon izanarekin. Aipatzekoa da ere, arrisku-eragile hauek gehinetan haurra adoptatua denean duen adinarekin lotuta daudela, izan ere, gehienetan, gatazka gehiago eta larriagoak izango dituzte (Palacios, 2001).

No hay comentarios:

Publicar un comentario