Familia nuklearrari dagokionez, hauek osatzen dituztenak aita, ama eta haiekin bizi diren seme-alabak dira soilik. Gaur egun, nahiz eta familia mota berriak egon, Espainian familia nuklearrak hedatuenak direla esan daiteke, eta oro har, industria-ondoko gizarte guztietan.
Bestalde, aipatzekoa da familia nuklearraren barruan egitura desberdinak ere aurki daitezkela: Seme edo alaba bakarreko familiak, familia ugariak (hiru seme-alaba edo gehiago dituztenak), eta familia nukleobakarra, hau da, seme-alaba ezkongaberik ez duten senar-emazteak (Minuchin, 2003).
Familia nuklear mota desberdin hauek ezaugarri zehatzak eta desberdinak izan ditzakete; esate baterako, seme edo alaba bakarreko familiek, ez dute parekoen erreferentziarik, hau da, bere egoera berdinean dagoen norbaiten erreferentzia falta daukate, eta honek nolabaiteko gabezia sortu dezake. Bestalde, familia ugarietan, kideak banakatzeko zailtasunak izan ohi dituzte, intimitatea ere murritzagoa izan ohi da; horrez gain, ekarpen ekonomikoari dagokionez, famili-erantzukizuna handiagoa izan ohi da; eta anai-arreben artekoa lehiak ere ohikoagoak dira (Minuchin, 2003).
No hay comentarios:
Publicar un comentario