Aiton-amonekin bizi diren bilobak


Kaixo irakurleak, beraien aiton-amonarekin bizi eta hezi den gazte bat agurtzen zaituzte; aurreiritzien, estereotipoen, ezjakintasunaren… mundu honetan bizi den eta familia hegomonikotik at bizi dena. 

Nire familia “berezia” dela ematen du, izan ere, bizi naizen familiarekin, aiton-amona eta nire ahizpa dira, hau da, hauek osatzen dute nire nukleo familiarra. Txikitatik aiton-amonek hezi naute, nahiz eta nire gurasoak gertu eduki, beti bizi izan naiz aiton-amonekin eta beraiek izan dira nire zaintzaile nagusiak. Urte batzuk geroago, nire gurasoek dibortziatu ondoren, nire ahizpa gurekin bizitzera etorri zen, eta nukleo familiar horretan sartu genuen. Bi ahizpa gazteago ditudala esan beharra daukat, nirekin bizi dena, eta bestea nire aitarekin bizi dena, nire aitaren neskalagunarekin eta bere semearekin ere bai. Bestalde, nire ama bere mutilagunarekin bizi da. Gainera guztiok herri desberdinetan bizi gara eta gure bizitza daukagu, beraz ezin gara hainbeste ikusi. 

Ikusi daitekeen moduan, nira familia ez da sozialki “normala” kontsideratzen den familia bat, hau da, ez dauzka “normaltasun” horren barruan sartzen diren familien ezaugarri berdinak; eta honek nire bizitzan zehar hainbat arazo, egoera eta sentimendu desberdin sorrarazi dizkit. Izan ere, askotan arraroa, desberdina eta epaitua sentitu naiz. Gainera, beti azalpenak ematera behartua sentitu izan naiz, hau da, “desberdina” denez, beti zergatia galdetu izan didate, eta galdetzen ez didatenean badakit pentsatzen ari direla, beraz, deseroso sentitzen naiz. Honekin lotuta, lotsauta ere sentitu izan naiz askotan, batez ere, desberdina eta arraroa sentitzen nintzalako, eta esan dudan moduan, nire aiton-amonekin bizitzearen zergatia kontatu nahi ez nuelako, hau da, ez nituen azalpenak eman nahi, eta hori zen gehien lotsatzen zidana. Baina, orain “gainditu” dudala esango nuke, eta ez daukat arazorik esateko, nahiz eta askotan epaitua sentitu. Baina, orain dela urte batzuk, txikiagoa nintzenean, hain ziren handiak aipatutako sentimendu guzti hauek, batzuetan nire familia nolakoa zen ezkutatu izan dudala, galderak eta epaiketak ekiditzearren. Batez ere, azalpenak ez emateko. 

Bestalde, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea, egoera eta sentimendu guzti hauek sahiesgarriak direla, eta honen formula magikoa ez da beste bat normaliazazioarena baino, hau da, sozialki familia mota desberdinak existitzen direla onartzea eta normalizatzea. Eta horretan paper garrantzitsua dauka hezkuntzak, eta nire kasuan gutxienez ez dut horrelakorik bizi izan, hau da, nire eskola garian ez genuen horri buruz asko hitz egiten, edo hobeto esanda, ezer ere ez, ez neukan inor honi buruz hitz egiteko, edota nire familia “normala” zela esateko, familia mota desberdinak daudela erakusteko, eta guztiak normalak eta baliagarriak direla. 

Baina, zorionez, gaur egun jakin badakit familia mota ezberdinak existitzen direla, baina azken finean, egoera guzti honek gaur egun familiari buruz dudan ikuspegia izatea sorrarazi dit, ez da izan eragile bakarra edota nagusia, baina bai eragina izan duela. Eta nire ikuspuntutik, gaur egun eta gure kulturan, familia mundua erakusten dizun lehenengo taldea da, zure ardura daukan taldea eta modu berdinean zuri arduradun ere bihurtzen zaituen taldeak. Horrez gain, ezin dugu ahaztu familia talde-eraketa soziala dela, hau da, sozialki familietan bizitzen ikasten eta inposatzen digute, eta familiak hainbat arau edota ezaugarri bete behar ditu. Familiako kide guztiak beraien artean estu lotzen dituzten kateaz lotatu daude, eta askotan kate horiek mierdaz beteak daude.

Guzti honekin agurtzen zaituztet, eta hausnarketarako pausuak ematen lagundu izana espero dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario