Kaixo irakurleok!
Gaurkoan, niri suertatu zait nire familiaren inguruan hitz egitea. Ama eta aitarekin bizi nintzen txikitan, nire lagun guztiak bezala, desberdintasun bakarra zen anai - arrebarik ez nituela. Egia esan, eskolan bazeuden anai - arreba gehiagorik ez zituzten lagunak, beraz, ez nion garrantzi handirik eman. Baina, egun batetik bestera, aita gabe geratu nintzen. Amak, betirako joan zela esan zidan, zeruan egongo zela gu zaintzen.
Ordutik, gauzak aldatu ziren. Ama, joaten nintzen eskolako irakaslea zen, horri esker, ordutegi berdina geneukan, beraz, ez nintzen sekula bakarrik egon. Aitaren heriotza pasa eta gero, eskolara joan nintzen lehenengo egunean, ez nuen ezer esan. Eta hurrengo egunetan ere ez. Banekien gelakide / lagun guztiek bazekitela gertatutakoa, eta beraz, ez nuela azalpenik eman behar. Horretaz gain, ama arduratu zen irakasle guztiei gertatutakoa kontatzen.
Gogoratzen ditut lagunen begiradak, eta baita irakasleenak ere. Gaur egun, badakit ez zutela txarrera egiten, baizik eta beraien sentimenduak azalerazten ari zirela. Baina horrek, desberdin sentiarazten ninduen. Hain txikia zarenean, ez zara desberdin sentitu nahi, taldearen parte baizik.
Nire ustez, arazo handiena izan zen, eskolan, familia eredu bakarra erakusten zigutela. Esate baterako, txango bat egitera gindoazenean, gurasoak bete behar zuten baimen bat ematen ziguten, eta bertan, aitak eta amak sinatu behar zuten, baimena eman behar zuten. Baimen orri hori ikustennuen bakoitzean, nire errealitateaz ohartarazten nintzen, aita faltan botatzen nuen, lagun guztiek bien sinadura zeramaten, eta nik berriz, amarena bakarrik.
Institutura joan ginenean, irakasle berri horiek ez zekiten aitarik ez nuela, baina nik, beharrezkoa ez bazen behintzat, ez neun aipatzen. Bestalde, DBH-ra pasatu ginenean, koadrila eratzen joan ginen, eta nire koadrila berri hortan, bazeuden ama ez zuten beste bi lagun. Beraz, identifikatuta sentitzearen sentimendu hori esperimentatu nuen, eta gustatu zitzaidan. Banekien beraiekin lasai hitz egin ahalko nukela, eta ulertuko nindutela. Egia esan, lagunen babes hurak asko lagundu zidan, eta ya, ez nintzen hain arraroa sentitzen.
Kontutan izan beharreko beste gauz abat da, ni 1994. urtean jaio nintzela, beraz, guzti hau 90ko hamarkada eta XXI. mendeko lehenengo urteetan pasa nuela, hezkuntza askoz ere atzeratuago zegoen eta familiaren eta sentimenduen inguruan ez zen hitz egiten. Gaur egun, ni irakaslea naiz, eta sentimenduak kontuan izaten saiatzen naiz, baina ez da erreza. Nire ustez, familia ezagutzen dugun lehenengo sistema, eta estuki elkarbizi dena, hau da, oinarri den sistema denez, eskolan landu beharreko zerbait da. Haurrek, bere familiaz aparte beste errealitate batzuk existitzen direla konturatu behar dira, era bertan eskolak esku hartu dezakeela uste dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario